LITERATURA

Idazketa eta ilustrazio tailerrak Hitzen Mintegia ekimenari esker

Iruñeko Udalaren eta Euskal Idazleen Elkartearen eskutik, irailaren 20an, urriaren 4 eta 18an, Iruñeko Kondestable jauregian, Hitza eta irudia izeneko hiru literatur tailer monografiko antolatu dira. Ekimenaren xede nagusia da egile berriek euskarazko literatura sor dezaten sustatzeko baliabideak eskaintzea, bai eta idazleek elkar ezagutu eta prozesu eta dinamiken jabe egitea ere. Izena aurrez aldetik eman behar dute interesdunek irailaren 19ra arte.

Antolatu diren tailerrak honako hauek dituzue: Album Ilustratuak: Hitzen eta irudien arteko dantza (irailak 20). Zein da hitzaren eta irudiaren pisua album ilustratuan? Nola elikatzen dira? Zer kontatzen da bakoitzaren bidez? Oinarri teoriko batzuk landuko dituzte tailerraren lehen zatian, betiere adibide konkretuekin, albumak irakurtzen trebatu asmoz. Bigarren zatia praktikoagoa izango da eta hainbat ariketa egingo dituzte. Ilustrazioetatik abiatuta testuak sortzen saiatuko dira. Ane Labaka Mayoz (Lasarte-Oria, 1992) bertsolaria eta idazlea izango da dinamizatzailea.

Urriaren 4an Eleberri Grafikoak izenekoa abiatuko da Yurre Ugarte idazlea eta gidoilariaren eskutik. Nola garatu istorioaren erritmoa irudia eta hitza erabilita? Nola sortu isiltasuna eleberri grafiko batean?

Azkenik, 18an, Poesia eta Irudia izeneko tailerra Iosune de Goñi García idazlea, argazkilaria eta itzultzaileak emango du.  Zein harremana du poemak eta irudiak? Nola jasotzen du irakurleak? Tailer honetan poesia eta irudiaren arteko harremana landuko dute: hitzek marrazten dituzten irudiak, poema baten abiapuntu bihurtzen direnak edo irakurlearen irudimenean sor daitezkeen errealitate anitzak.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Back to top button