
Donostiako Jazzaldia uztailaren 19tik 27ra izango da eta 80 kontzertu baino gehiago eskainiko dira 12 agertokitan. Doako kontzertu ugari (Jamie Cullum, Crystal Murray…), nazioarteko artistak (The Beach Boys, Dee Dee Bridgewater…) eta bertakoak (Anari, Bulego…), familientzako Txikijazz jaialdia (Arima Soul, Irati Bilbao…), JazzEñe (Román Filiú, EME EME Project…) … mila kontu jazz musikaren inguruan.
Musikari handiekin batera bestelako kontzertu onak antolatu dira, eta tartean bertoko kantariak arituko dira. Aipagarria da Zurriolako hondartzan Keler Gunea izango dela eta uztailaren 23tik 26ra, zortzi kontzertu eskainiko dituztela talde eta artista euskaldunak, britainiarrak, estatubatuarrak, katalanak, frantziarrak.
Uztailaren 23an, Jamie Cullum izango da protagonista. Ondoren, Donostian lehen aldiz, The War & Treaty bikotea izango da.
Uztailaren 24an, Anari artista, abeslari, gitarrista eta konpositorea arituko da, eta bigarren kontzertua EXTC taldeak eskainiko du, Terry Chambers lider duena. “Bateria ospetsu hau errepidera itzuli da bere EXTC bandarekin, XTC talde mitikoaren oinordekoarekin”.
Uztailaren 25ean, Judith Hill abeslari, konpositore eta instrumentista estatubatuarra izango da, eta ondoren, 23:30ean, Crystal Murray abeslari gazte paristarra arituko da.
Azkenik, uztailaren 26an, Bulego taldea arituko da poparen aldeko apustua musikal freskoarekin. Gero Sidonie igoko da oholtzara. “Talde honen abestiak, horietako asko milaka pertsonarentzako belaunaldi arteko ereserki bihurtuak, aldi berean dira bizitasun handikoak eta malenkoniatsuak, dibertigarriak eta dramatikoak, rockeroak eta poperoak, euforikoak eta introspektiboak, ganberroak eta serioak…”
Hori guztia eta beste gauza asko Jazzaldian.