ESZENA

Nafarroako “3Dance Jaialdiari” amaiera emanez, Ertza konpainia

Dantza hiri-paisaian girotzen den 3Dance Jaialdia, Uharte, Atarrabia eta Eguesibarko Udalek sarean sortutako ekimena da, eta Dantza Jaialdi bat eta Lehiaketa koreografiko bat antolatzea ditu helburu.

3Dance III. Lehiaketa Koreografikoak hiri-espazioan dantza sustatu, sorkuntza koreografikoak bultzatu eta dantzarekiko publiko berriak eratzea ditu helburu. Bi sari izango ditu lehiaketak, 1.000€ko saria, epaimahaiak emango duena. eta 500€ko saria, publikoak emango duena. Hiru egun irauten du jaialdiak: ekainaren 26a, 27a eta 28an, eta bertako taldeak aritu dira lehiatzen.

Gaur berton, eta jaialdiari behar bezalako amaiera emateko, Atarrabian, azken saioa izango da. XVIII. Umore Azoka Leioak Ertza taldearen Meeting Point obra saritu zuen Euskadiko Kale Ikuskizunik Onenaren Saria emanez, eta lan hori, gaur bertan ikusi ahalko da, 20:00etatik aurrera, Atarrabiako Kultur Etxean.
Meeting Point-en, “jendeak topo egiten duen tokiez mintzatzen gara, eta hori gerta dadin gurutzatu behar diren putzuez eta itxaron behar den denboraz”.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button