BERTSOTAN

Bertsotan ikasteko aukera paregabea Donostian

Gipuzkoako Bertsozale Elkarteak eta Donostia Kulturak sinatu duten lankidetzari esker, bertsogintzara heltzeko oztopo gutxiago egongo da hemendik aurrera, Casares, Egia, Larrotxene eta Lugaritz Kultur Etxeetan bertan programatu dituzten ikastaroei esker. Beñat Gaztelumendi, Jokin Labayen eta Manex Mujika izango dira bertsolaritzarako bidea erakusten ibiliko diren adituak.

“Bertsotan egitea ez da zaila, nola egin jakin behar… Doinuak ikasi, errimetara errimatu eta silabak neurtzen trebatzeko modurik dibertigarriena da bertso-eskola. Bertsolaritzarako hurbilpen baten ostean, bertsoaren sekretuak azaldu eta pixkanaka bat-baterako jauzia egiten saiatuko gara” esan dute antolatzaileek.

Hala, irailaren 10etik 24ra duzue matrikula egiteko epea.

Hemen eskuratu ahal dituzue datu guztiak.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button