ESZENA

“Txotxongiloak Gasteizen” programa, aurrera

Udako sasoian txotxongiloak bueltatzen dira, Gasteizera Txotxongiloak Gasteizen Titereando programarekin. Uztailean eta abuztuan, makina bat hitzordu izango dira arabarrek txotxongiloekin gozatzeko.

Programazioa uztailaren 6a hasi zen, El espejo negro taldearekin. Joan den asteburu honetan, Teatro Mutis taldearen txanda izan da.
Aste honetako igandean, saio bikoitza egongo da Galiziatik datorren Teatro Cachirulo taldearekin eta Madriletik datorren El retablo taldearekin, 18:00etan eta 19:30ean, hurrenez hurren.
Datorren astean, uztailak 27, Titiriteros de Binefar taldeak En la boca del lobo saioa egingo du Aihotz plazan.

Abuztuan, hainbat saio egongo da. Lehena Perferia taldeak egingo du, 17an; Hilando Titeres egongo da 24an, Teatro Arbole taldearekin batera; eta azkenik, abuztuaren 31n, Hortzmugak Nola obra eskainiko du euskaraz. Bi orduko ikuskizun hori “pertsonen barne-munduen mundua da, desberdina izatea arrunta den mundua, istorio bat kontatzeko bestelako mundua”. Aforoa mugatua izango da, eta muntaiaren formatu txikiari erreparatuta, saio bakoitzean gehienez 25 pertsona bildu ahal izango dira.

Beste datu guztiak hemen ikusi ahal dituzue.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button