Edozeinek parte har dezake, oinarri hauek onartu eta bete ezkero.
Partaide bakoitzak berak egindako hiru argazki berri edo beste lehiaketetan ez aurkeztuak behintzat, aurkez ditzake, baina hiruetako bat bakarrik izan daiteke saritua.
Argazkiak Baztango eremuan eginak izan beharko dute, kolorezko edo txuribeltzak izan daitezke eta modu bertikal edo horizontalean aurkez daitezke.
Argazki bakoitza formato digitalean eta era fisikoan aurkeztuko da.
Formato digitalean: JPG edo TIFF formatoko artxiboak izan behar dute, ahal duen erresoluzio handienean eta ahalik eta erretoke gutxienekin. Argazkiak sobera erretokatuak badaude epaimaiaren iritziaren arabera kanporatuak izango dira. Fitxeroa CD, DVD edo beste edozein euskarri informatikoan gorderik aurkeztu daiteke.
Modu fisikoan: Errebelatzeko paperean, kartulinan, paspartuan edo bertze eusgarrietan aurkeztu daiteke, gutxienez 20x30zm eta gehienez 40x50zm-ko tamainan.
Lan bakoitza bakarka aurkeztuko da modu honetan: Argazkia ezin da sinatu, atzekaldean izengoiti bat idatzi beharko da; CD edo DVDan ere izengoiti berdina idatziko da; sobre ttiki baten barruan egilearen datuak idatzi: izen abizenak, helbidea, herria, e-maila eta telefonoa. Eta sobrearen kanpokaldean goitizena bakarrik idatzi.
Bertan II. argazkilaritza lehiaketa, Arizkunenea kultur etxea, Jaime Urrutia Kalea 14, 31700 Elizondo helbidera bidaliko dira.
Lanak hartzeko epea 2010ko ekainaren 1etik 30era luzatuko da.
Bertan Egunean, abuztuak 7, sari banaketa egingo da eta lan guztiak ikusgai egongo dira. Urrian berriz, Arizkunenean, erakusketa bat egingo da.
Nontzeberri