IKUS-ENTZUN

“Cortada” jaialdiak 20 urte bete ditu

EHUren eskutik, Gasteizko Cortada Film Laburren Jaialdia antolatu da beste behin. Aurtengo edizioa azaroaren 29tik abenduaren 3ra ospatuko da. Ekitaldi honetarako 1.278 lan jaso dira.

Jaialdia ohiko atalak izango ditu aurten ere: Fikzioa, Animazioa, Dokumentala, Gureak, Hemengoak, Unilabur eta Ehulabur. Sail Ofizialaren barruan eta ohikoa den bezala, hiru atal dira: fikzioa, animazioa eta dokumentalak, eta hortxe lehiatuko dira batzordeak hautaturiko 98 pelikulak. Aipatu behar da, Gureak euskal film laburren eguna izango dela, euskararen erabilera sustatzeko ohiko bideo maratoiarekin batera, eta abenduaren 2an egingo dela.
Azken egunean Freaky Gaua izango da zinemaz beteriko 5 egunak borobiltzeko hitzordua.

Emanaldiak, Montehermoso Kultur Etxeko Ortuño Aretoan (animazioa eta dokumentala), Florida zinematan (fikzioa, gureak eta freaky) eta Artiumeko auditorioan (dokumentala eta hemengoak) izango dira.

Filmak, ordutegiak eta abar, Cortada jaialdiaren webgunean dituzue.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button