BERTSOTAN

Arabako 30 bertsolari bertako txapelaren bila

Larunbatean aurkeztu zen Arabako Bertsolari Txapelketa berria. LOTU! da aurtengo edizioaren leloa. Arabako bertsolaritzaren historiarekin lotuta dago aurtengo txapelketa; historiarekin eta historia hori egin dutenekin.

“Gaur garena gara izan direlako, bertsoaren bitartez transmititu da lotura hori eta bertsoa eskaintzen dugu Arabako euskaldunekin lotzeko”

Txapelketak bilatu nahi dituen helburuen artean, Arabako lurraldean eta esparru ezberdinetan bertsolaritza sustatzea, Araban bertsozaleak kohesionatzea eta berriak sortzea, eta Arabako bertsolari txapeldun bat izendatzea eta Euskal Herriko Txapelketa Nagusirako Arabako bertsolariak sailkatzea dituzue.

Aurtengoan Arabako 30 bertsolarik parte hartuko dute. 2011ko Arabako Bertsolari Txapelketan parte hartu zuten 17 bertsolariek gehi 2012an jokatutako aurre-kanporaketetan sailkatutako 13 bertsolarik.

2011ko Arabako Txapelketan finalaurrekora sailkatu ziren bertsolariak zuzenean sartuko dira kanporaketetan gehi aurre-kanporaketetan sailkatutakoak. 30 bertsolari 5 kanporaketan banatuta arituko dira.

Hiru finalerdietan 18 bertsolari arituko dira. Eta azkenik, 6 bertsolarirekin jokatuko da finala Printzipal Antzokian, martxoaren 16an.

Aste honetan bertan bi saio izango dira: urtarrilak 25, ostirala, Lantenon eta urtarrilak 27, igandea, Elosun.

Txapelketari buruzko guztia jakin ahal izateko www.arabakobertsozale.org duzue informazio iturri.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button