ARTEA

Begi distiratsuen ehizan

Tabakaleraren, Rotterdamgo Nazioarteko zinema-jaialdiaren (IFFR) eta Donostia Zinemaldiaren arteko lankidetzaren emaitza da Jessica Sarah Rinland errealizadorearen Extramission: Begi distiratsuen ehizan erakusketa bitxia, datorren urtarrilera bitartean Tabakaleran ikusi ahalko dena.

Tabakalerak azaldu du modu bikainean zertan den erakusketa berezi hori: “Jessica Sarah Rinland artista eta zinegilearen instalazioak mugimendudun irudi berriak eta audio-grabazioak uztartzen ditu XX. mende hasierako National Geographic aldizkarietako orrialdeekin.
Extramission: Begi distiratsuen ehizan lanean, Londresko Historia Naturalaren Museoko kontserbatzaileak ikusten ditugu lanean, zaintzarako edo ehizarako erabili ohi den kamera termiko baten bidez. Kontserbatzaileak prestaketa lanean ari dira, taxidermia-aleak zaharberritzen, instalazioetatik kanpo dagoen biltegi batera eramateko.
Gauez infragorriekin egindako grabazioak arriskuan dauden animaliak jasotzen ditu, berriki Europatik haien jatorrizko habitatera, Argentinara, itzuliak izan direnak; herrialde horretatik emigratu zuten, hain zuzen ere, Rinlanden gurasoek.
National Geographicetik ateratako orrietan George Shiras III.a, basabizitzaren argazkilaritzaren aitaren hainbat lan ageri dira. Shirazek ehiza-kamera asmatu zuen; horretarako, suaz baliatuta Ipar Amerikako Erdi Mendebaldeko Aintzira Handietako Ojibwe herriak garatutako ehiza-praktiketan inspiratu zen. Ehiza-kamera erabiltzean sugar kontrolatu bati eutsi behar zaio ura zeharkatzen ari den txaluparen brankan. Suak liluratu egiten du harrapakina, eta animalien begietan ikusten den argiaren isla da geziak gidatzen dituena; Shirasen kasuan, flasha eta obturadorea aktibatzeko seinalea da hau. Estramisioak, ikusmenaren lehen teorietako batek, proposatzen zuenez, begiek argi-izpiak igortzen dituzte kanpoko mundura eta horrek ematen digu ikusteko ahalmena. Teknologiek sortutako irudiek halako iragarpen-sentzazioa sorrarazten dute. Shirasek ehizaren alternatiba gisa defendatu zuen argazkilaritza, bere emaitzak “munduan zehar milaka pertsonarekin” partekatu zitezkeelako. Eskaintza gisa bizirik dirauen tranpa. Rinlanden lanean behin eta berriz errepikatzen diren kontserbazio- eta aberriratze-ekintzek iradoki bezala, zaintzearen ekintza garaikideek iraganeko indarkeriak agerian utz ditzakete. Aurrerantzean zer egin behar den ikuslearen irizpideak esango du.”

Erabat harrigarria da artistaren proposamena eta horren jatorria.

Artistaren gaineko informazioa.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button