MUSIKA

Goierriko Jazzaldiaren 10. edizioa aste honetan

Goierriko Jazzaldiaren 10. edizioa uztailaren 5etik 8ra egingo dute Ordizian, eta kontzertu pilo bat atondu dute jazza lau haizetara zabaltzeko.

Gaur berton, uztailak 5, 21:30ean, Sugaar tabernan, Fredi Pelaez musikariak Jazzaren istorio bat kontzertu-hitzaldia egingo du.

Bihar, uztailak 6, 22:00etan, eta Udaletxeko arkupeetan, Nevermind Quartet aritzeko zegoen, baina egutegi arazo batzuk tarteko, Nevermind Quartetek ezingo du Goierriko Jazzaldian parte hartu. Trizak hirukoteak hartuko du haren tokia. Ordutegia eta tokia berdin mantentzen dira. Trizak taldea saxo, kontrabaxu eta bateria batek osatzen dute eta musika inprobisatua proposatzen du oinarri moduan. Jazz musikan nahiz bestelako alorretako hainbat proiektuetan ibilitako hiru musikari elkartu dira bertan: Jon Piris, Hasier Oleaga eta Julen Izarra.

Ostiralean, uztailak 7, egun potentea izango da, eta makina bat talde arituko dira, tartean, Ordiziako Musika Eskola, Arima Soul, Burrunbazale Txaranga, eta The Machetazo.

Uztailaren 8an kontzertu-zikloa itxiko da musika askorekin, eta 19:00etan, Aramako parkean,  David Pastor Quartet arituko da, eta ostean, Jessica Pina taldea.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Back to top button