
Egun hauetan izan dira Eskolarteko txapeldunak erabakitzeko saioak. Bizkaian, behintzat, Iker Larizgoitia txikietan eta Nerea Ibarzabal handietan izan dira onenak. Eurekin batera Euskal Herriko txapelketako finalera ere maila bakoitzeko bigarrenak ere joango dira, Txaber Altube eta Malen Amenabar.
Bizkaiko finalean kantatu zutenak (14 urte artekoak) Unai Mendiburu, Txaber Altube, Paule Loizaga, Itxaro Juaristi, Iker Larisgoitia eta Garoa Angiozar izan ziren. Eta 15-18 urtekoena artean, Iker Garitagoitia, Malen Amenabar, Nerea Ibarzabal, Ander Gerrikaetxebarria, Jon Larrabide, Koldo Gezuraga, Txaber Ormazabal eta Asier Galartza.
Gogoratu, Euskal Herriko Eskolarteko Txapelketa Agurainen izango dela ekainaren 16an.