ARTEA

“Artea eta gerra” hitzaldi-zikloa, Durangon

Artearen Ezaupidearen XII. edizioa hasiko da ostegunean, hilak 12, Durangoko Museoan. Aurtengo hitzaldi-zikloak hiru hitzordu bilduko ditu, eta Artea eta Gerra izango du aztergai.

Ostegunean, hain zuzen, Aitor Aurrekoetxea EHU/UPVko Filosofia irakasleak eta arte kritikariak El expolio de arte nazi izenburuko berbaldia emango du, 19:00etatik aurrera.

Hitzaldi-programaren harira, ondokoa esan du Aurrekoetxeak: “Artea giza muinaren adierazpen nobleenetariko bati lotzen zaio definizioz, edertasuna sortzeko duen gaitasunari hain zuzen. Gerrak zentzu horretan bere antonimoa emango luke, suntsipena eta izua baitira beti honen bidelagun ezagunenak. Hala ere, gerra eta artea sarritan agertzen dira arrazoi ugarik elkar lotzen dituzten elementu bereizezin bezala”.

Martxoaren 26an, Xabier Laka eskultore eta irakasleak Picassoren Gernika. Estiloa eta portaeraren arteko artistaren zeregin bitala gaia aztertuko du, eta Javier Balda artistak, halaber, Memoriales.La guerra por otros medios izango du berbagai, apirilaren 9an.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Back to top button