LITERATURA

"Gizajendearen ahitzea" Pablo Sastreren azken lana

Sentimenduz beteriko espazioa da hiria; sentimendu guztiek hirian tokirik ba ote duten, ordea, zalantzan jartzekoa da. Gaur egungo hirian barrena daramatza irakurleak Pablo Sastrek liburu honetan, pausoa astiro emanez.
Sentimenduen espazioak arakatzen dituelarik, giza arimaren aztarnei jarraitzen die, askotan ezabatuta baldin badaude ere, eta hainbat galdera luzatzen: Zer sentitzen du lan egin behar duen jendeak? Non dago emakumeen indarra, gizonen kemena, begien distira? Zein harreman dago eskolaren eta otzantasunaren, irudi fabrikatuen eta minik ezaren, ospitaleetako osasungintzaren eta beldurraren artean?

Pablo Sastrek literatur lanak argitaratu ditu batez ere orain artean. Narrazioak: Kontuak (1985, Elkar), Kristalezko bularrak (1990, Susa), Mariaren mendea (1992, Susa), Itzalaren ertzean (1996, Susa), Gauzak apur bat konplikatu dira (1998, Elkar); eta nobelak: Mugarria (1982, Elkar), Hotel magikoa (1984, Susa), Patritegin aurkitutako zinta (1984, Elkar), Joxemi (1986, Susa), Henriren irudia (2000, Susa), Leuropa (2002, EEF-Susa), Elurretan hotsak (2004, Susa), Nasreddin (2010, Pamiela). Berrian iritzi artikuluak idazten jarraitzen du gaur egun. 2007an argitaratu zuen bere lehenengo saiakera liburua: Gauzen presentzia (Elkar).

Elkar argitaletxeak bidalita

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button