ARTEA

Arkitekturari buruz pentsatzeko gonbitea

Iruñeko Kondestablearen jauregian, Pedro Pegenaute argazkilariaren 2020, Iruña etxean erakusketa izango duzue ikusgai azaroaren 21era bitarte. “COVID-19aren ostean arkitekturari buruz pentsatzera gonbit egiten duen begirada artistikoa” proposatzen du.
Erakusketa inprimatutako 97 argazkik osatzen dute, 51 hausnarketaz, ikus-entzunezko materialaz, katalogo batez eta Fragmentos de una vida (15 min) film laburraz lagunduta. Azken lan hori konfinamenduaren lehen egunetan filmatzen hasi zen, eta bertako irudiek tokiko konfinamenduaz hitz egiten dute, ustekabeko konfinamendu globalaz.

Proiektua etxe habitatuan, jenderik gabeko hirian jarri du fokua, hori izan zen argazkien jatorria. Geroago egilea hainbat arkitekto eta profesionalekin harremanetan jarri zen, eta egungo egoerari buruzko hausnarketa bat egiteko proposamena luzatu zien.

Pegenauteren helburua da “ikuslea gaur egungo bizimoduaren inguruko hausnarketa bat egitera gonbidatzea, Iruñeari, bertako jendeari eta pandemiaren biktima guztiei omenaldia egiteaz gain. Egileak, konfinamenduan, pandemiak Iruñean izan zituen ondorioak irudien bidez erregistratzeko beharra sentitu nuen. Hasieran, bere etxea espazio pribatu gisa erretratatu zuen, eta, gero, espazio publiko eta eraikinetara zuzendu zuen begirada; azkenik, bere helburua uneko anormaltasunean ohikoak diren beste eszena batzuetara zabaldu zuen.”

Pedro Pegenaute (Iruña, 1977) argazkilari profesionala da, 2005etik arkitekturan espezializatua. Orduz geroztik nazioko zein nazioarteko ospe handiko arkitektoekin eta argitaletxeekin lan egin du. Hainbat sari jaso ditu argazki lehiaketetan. Azken urteotan, arkitekturaren gizatasunari buruzko hausnarketa egin du, batez ere bideoak sortuz, betiere “argazkilari gisa duen esentziari eutsiz”.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button