BERTSOTAN

Areatzan eta Erandion, BBTko hurrengo saioak

Datorren asteburuan BBTko Udabarriko Faseko sailkapen saio bi jokatuko dira. Zapatuan, Areatzan izango da saioa, eta domekan, Erandion.

Maiatzaren 19an, Areatzan, udaletxeko areto nagusian, 17:30ean, Ander Ucelay Aristi (Artzentales), Asier Alcedo Cano (Portugalete), Garikoitz Sarriugarte Onaindia (Zaldibar),  Markel Baroja Laita (Deustu), Naroa Torralba Rodriguez (Larrabasterra) eta Xabier Iturraspe Gandiaga (Mendexa) arituko dira.

Maiatzaren 20an, Erandion, Josu Murueta Kultur Etxean, Beñat Bilbao Landa (Gernika-Lumo), Eneko Barruetabeña Bilbao (Durango), Galder Bilbao Martinez Txapi (Leioa), Imanol Arrutia Azkueta (Artzentales), Julen Erezuma Arzanegi (Gernika-Lumo) eta Paule Ixiar Loizaga Legarra (Sopela) bilduko dira kantuka.

Asteburu honen ostean, saio bakarra faltako da Udabarriko Fasea amaitzeko. Maiatzaren 26an izango da saioa, Abadiñon, Matienako Errota Kutur Etxean.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko.