ARTEA

“Ertibil-Bizkaia” ikus-arteen erakusketa ibiltarirako deialdia

Bizkaiko Foru Aldundiko Euskara, Kultura eta Kirol Sailak, besteak beste, kultura sustatzea eta arte-sorkuntza babestea helburu duen kultura-politika bat planteatzen du, sariak emanez eta ikusizko arteen erakusketa ibiltari bat antolatuz.

Ondorioz, Ertibil-Bizkaia ikus-arteen erakusketa ibiltarirako oinarri arautzaileak eta deialdia onartu ditu. Honako modalitate hauek sartzen dira deialdian: pintura, eskultura, grabatua, argazkigintza eta bideoa.

Erakusketa horren bitartez gehienez ere 18 artelan erakutsiko dira, aurreko modalitate horietako guztiak batuta, Euskal Autonomia Erkidegoko hainbat udalerritan.

Honako hauek eskatu ahalko dira erakusketa honen barruan sartzeko: Bizkaiko Lurralde Historikoko edozein udalerritan etenik gabe erroldatuta egotea, edo bestela, 2021/2022 ikasturtean Euskal Herriko Unibertsitateko Arte Ederren Fakultatean matrikulaturik egotea, eta 1987. urtean edo urte horren ondoren jaio izana.

Eskabidea eta dokumentazioen epea, 2022ko urtarrilaren 10etik urtarrilaren 20ra artekoa izango da.

Deialdiaren xehetasun guztiak, hemen dituzue.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button