BERTSOTAN

Arabako Bertsolari Txapelketa gero eta hurbilago

Arabako Bertsolari Txapelketaren atarian Aramaioko Bertso Eskolak bertako bertsolariak hauspotzeko (Peru Abarrategi, Andere Arriolabengoa, Aitor Ugarte Danel Herrarte, Paula Amilburu edota Xabi Igoa) hainbat bertso saio antolatu ditu hil honetan, Korrika Kulturalaren egitarauaren baitan.

Lehen saioa martxoaren 4an izan zen, hurrengoa 18an, eta bihar, 25ean, azkena izango da.
Saio bakoitzean launa bertsolari arituko dira kantuka. Aurrekoa astean, Ane Zuazubiskar, Peru Abarrategi, Aitor Ugarte eta Zigor Enbeita aritu ziren, eta  bihar, martxoaren 25ean egingo den azken saioan, Paula Amilburu, Xabi Igoa, Asier Galarza Muxi eta Aitor Esteban norgehiagoka izango dira.
Ohi den moduan, gaiez bertso eskolakoak arduratuko  dira.

Hemen dituzue jakingarri guztiak.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button