ESZENA

“Antzespe” programa, gazteen artean arte eszenikoak sustatzeko proiektua

Bilboko Udalaren eta Dantzerti, Euskadiko Arte Dramatikoko eta Dantzako Goi Mailako Eskolaren arteko lankidetzaren testuinguruan Antzespe sortu da, arte eszenikoak sustatzeko proiektu berri bat.

“Arte eszenikoak estrategia hezitzaile, ludiko, berritzaile, zeharkako eta diziplina anitzeko bat dira. Irudimena, sormena, gaitasun kritikoa, komunikazio-trebetasunak eta enpatia sustatzen dituzte; ingurune seguru batean emozioak esploratzeko eta adierazteko aukera ematen dute, eta bestelako gaitasunen ikaskuntza indartzen laguntzen dute, hala nola irakurriaren ulermena edo teknologia”.
Udalak Antzespe sortu du orain, haurren eta nerabeen garapen integralerako eta autonomiarako lagungarria delako, euskara eta trebetasun pertsonalak eta sozialak bultzatzen dituelako, eta balio eta ohitura osasungarriak sustatzen dituelako.

Azaroaren 8an eta 9an, datorren urteko ekainera arte, bi ikastaro egingo dira bertan. Lehena, Kideguneren erabiltzaileei zuzendua (9-11 urte), eta bestea, 12-17 urte bitarteko gazteentzat. Azken hori larunbatetan izango da, 11:00etatik 13:00etara, eta izena emateko epea urriaren 28an hasiko da.
Ikastaroak euskaraz izango dira, eta Dantzertin ikasi duten bi profesional gaztek, Arnatz Puertasek eta Luix Mitxelenak, emango dituzte. Ikastaro horien helburuen artean daude sormena sustatzea, konfiantza garatzea, gorputz- eta ahots-komunikazioa hobetzea, talde-lana bultzatzea eta enpatia sustatzea.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Back to top button