ESZENA

Antzerkia, zirkua, dantza eta umorea bihar Donostian

Bihar, hilak 21, 18:00etan hasita, eta Donostiako Munto plazan, Zirika Zirkus taldeak Hemendikara izeneko zirku pieza egingo du.

Hemendikara zirku konpainia nomada bat da eta munduko toki ezberdinetako pertsonek osatzen dute. Egunero bezala, oilarrak abestu duenean altxatu dira, gosaria prestatu dute, luzaketak eta ariketa fisikoak egin dituzte… baina bat-batean… jendea kanpamentura inguratu dela konturatu dira. Aspaldi ikuslerik ikusi gabe, sorpresa ederra hartu dute! Denbora galdu gabe, eszenografia muntatu eta ikuskizunari ekingo diote. Beraien herrietatik ekarritako kulturak eta gurea koktelera batean sartuko dituzte eta… on egin. Antzerkia, zirkua, dantzak eta umorea, ditxaratxeroa den ikuskizuna eskaintzeko prest.

Antzerkia, zirkua, dantza eta umorearen bitartez maitasuna, aniztasuna eta berdintasunaren moduko baloreak helarazten ditu Zirika Zirkusen azken antzezlanak, eta bertan aritzen diren Amaia Leoz, Iraia Garcia, Luis Lainez eta Ainhoa Juaniz artistek.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button