ARTEA

Gorputza, egiletasuna eta generoa euskal kultur sorkuntzan

Gaur, otsailak 14, 19:00etan, Donostiako San Telmo Museoan, Gorputza, egiletasuna eta generoa euskal kultur sorkuntzan zikloaren barruan, mahai-ingurua antolatu da Haizea Barcenillarekin, Irrimarra bikote sortzailearekin (Karmele Gorroño eta Irene Irureta) eta Arrate Rodriguezekin. Leire San Martinek moderatzaile lanak egingo ditu.

EHUk eta San Telmo Museoak antolatutako ziklo honen helburu nagusietako bat da “diziplina artistiko desberdinen arteko elkarrizketa sustatzea, eta diziplinarteko zein genero ikuspegitik heltzea gorputza eta sormen artistikoaren arteko auziari. Hala, hausnartuko da gorputzaren diskurtsoez, irudikapen artistiko-literarioez eta eszenaratzeaz, besteak beste.”

Guztira sei saio dituen zikloa abenduan hasi zen Afektu bihurrituak, begirada disidenteak errezitaldiarekin. Joan den hilean Kantatu ezin denaz bertsolaritzari buruzko mahai-ingurua atondu zen.
Gaurko saioa azaldurik, hemendik aurrerako hitzorduak honako hauek dituzue: Ikusten ez denari: hitza mahai-ingurua: Miren Artetxe, Oihana Arana. Gai jartzaileak: Yasmine Khris, Sarai Robles, Jone Rubio (martxoak 9); Bertso emanaldia Mariage d’Amour, gorputzak antzezle: Maite Agirre, Patricia Fernandez, Nerea Iglesias Lili, Xabier Madina eta Aitor Renteria. Elkarrizketatzailea: Maite Luengo (apirilak 27); eta azkenik, Bisitarien gorputzak museoetan, Garazi Ansarekin (maiatzak 16).

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button