LITERATURA

Felipe Juaristik “Iraganik ez” nobela argitaratu du

Felipe Juaristik (Azkoitia, 1957an) Iraganik ez (Erein) izenburuko eleberria aurkeztu du gaur goizean, Donostiako Udal Liburutegiko Sotoan. Argitaratzailearen arabera, “intriga handiko eleberria da, gaizkileak ere zuzendu daitezkeela erakutsi nahi duena”.

Liburuak hauxe kontatzen du: “Gizon bat azaldu da bazterreko auzo batean. Inork ez daki nondik datorren, ezta nor den ere. Baina haren agerpen hutsak iragana ekarriko du gogora. Bi polizia, Isaak López de Albeniz eta Sara Sáinz de Bilbao, saiatuko dira argitzen nor den gizon misteriotsua eta zergatik azaldu den azaldu den moduan.
Intriga handiko eleberria da, gaizkileak ere zuzendu daitezkeela erakutsi nahi duena, hartarako, borondate onaz gainera, memoria ezak bere lana egiten badu”.

Felipe Juaristik Kazetaritza ikasketak egin zituen Madrilen, eta esparru horretan aritu da denbora luzez. Hamaika liburu idatzi ditu: haur eta gazte literatura, poesia…

Informazio gehiago: erein.eus.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button