IKUS-ENTZUN

“XXI. Kaspa Hutsa” film laburren maratoia, Gernikan

Gaur bertan abiatuko da Gernikan, XXI. Kaspa Hutsa film laburren maratoia. Urteroko zita da eta urtero zinema aretoan jendez gainezka egoten da hainbat film labur ikusteko gosez. Lau orduko programa eta kontzertua, Lizeo antzokian, 19:15ean.

Maratoia lau ordukoa izaten da eta bertan ideia, estilo eta gai askotako lanak pantailaratuko dira, izan ere, jaialdirik zaharrenetako bat da eta bere alfonbratik Alex de la Iglesia, Kepa Sojo, Nacho Vigalondo, Rubén Ontiveros, Xabier Larrondo, Paul Urkijo, Koldo Serra eta beste zuzendari batzuk pasatu dira bestelako garaiak zirenean.

Ikusiko diren lanetako batzuk honakoak dituzue: Doctor Careta (David Pareja), Marga Ninja (Venga Monjas), Invictus (Rubén Ontiveros), Neorrealismo (Oscar Girón), Maricarmen (Manuel Bartual) edo Gameboyz (Danel Garay), eta abar.

Film guztien gaineko informazioa hemen eskuratu ahal duzue.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button