ARTEA

Josemari Salaberriaren erakusketa paratu dute Donostian

Josemari Salaberriak iaz Zarauzko Sanz-enean jarri zuen erakusketa bera dago ikusgai Donostiako Okendo Kultur Etxean (Gros). Salaberriak 2001etik 2011ra eginiko marrazkiak, pinturak eta eskultura mugikorrak paratu ditu. Erakusketa zabalik dago martxoaren 17ra bitarte.

Salaberriaren artelanak detaile handiko obrak dira, zehaztasunez josiak, lanordu asko behar duten artelanak. Salaberria Tanger hirian jaio zen, Errentenrian ere bizi izan da eta egun Donostian. Iaz Zarautzen paratu zuen erakusketa da bere ibilbideko lehena.

“Bai eskulturetan bai pinturetan, makina eta hiria artelanen protagonistak dira. Polaritatea, aurkakoen arteko kontrastea, artista honen lanen ezaugarri esanguratsuenetakoa da”.

Ikusgarriak dira Salaberriaren eskultura mugikorrak. Izan ere, eskulturon hainbat pieza modu ikusgarrian mugitzen dira. Horretarako, berak lantzen du instalazio osoa hainbat bitarteko erabiliz, hala nola, osagai elektrikoak edo transformadoreak.
Pinturek berriz, hirien antza dute, hirien planoak dirudite. Horretarako pintzela, pintura akrilikoa eta taulak erabiltzen ditu.

Erakusketaren inguruko informazio gehiago jasotzeko, sartu Josemari Salaberriaren blogean.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button