ESZENA

63 emanaldi eta 36 konpainia, Gasteizko KaldeArte jaialdian

Ekainaren 7an hasiko da KaldeArte Gasteizko kaleko arteen nazioarteko erakustaldiaren hamabigarren edizioa. “36 konpainiak formatu handi, ertain eta txikiko ikuskizunak eskainiko dizkiete hiriko ikusleei, 63 emanalditan”. Jaialdiak ekainaren 11ra arte iraungo du.

Lau ikuskizun erabateko estreinaldiak izango dira, eta horietako batzuk KaldeArteren laguntzarekin ekoitzi dira. Guztira, 36 konpainia arituko dira: Gasteizkoak (8), Euskal Herrikoak (8), estatukoak (8) eta atzerrikoak (12). “Horien artean, jaialdi ospetsuenetako azken edizioetan saritutako lanak ikusi ahalko dira”.

Jaialdia ekainaren 7an hasiko bada ere, Eva Guerreroren El fin de las cosas obraren entsegu irekiarekin, kaleko egitaraua ekainaren 9an hasiko da, 19:00etatik aurrera: “Claire Ducreux itzuliko da, eta Florida parkeko kioskoan arituko da. Edizio honetako beste berrikuntza bat kaleko arteen alorreko prestakuntza da, GetBak konpainia kataluniarrak dantza urbanoari buruzko bi maisu-klase emango baititu”.

Egun horretan, 9an, makina bat lan ikusi ahalko dira Gasteizko hainbat tokitan: Gasteizko Mono Habitado taldearen Primatium, Kataluniako La Industrial Teatrera-ren Náufragos edo Frantziako Claire Ducreux konpainiaren Silencis, besteak beste.

Jaialdiari lotutako xehetasun guztiak: blogs.vitoria-gasteiz.org.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Back to top button