BESTELAKOAK

“Dastatuarte” jaialdian, artea eta gastronomia uztarturik

Gorlizen bueltan da Dastatuarte Food & Art jaialdia, eta uztailaren 7, 8 eta 9an izango da udalerriko hainbat espaziotan. Ekimenaren barruan postu gastronomikoZ eta artisauez, tailerrez, antzerkiz, zuzeneko musikaz, dastaketez, erakusketez eta jende guztiarentzako ekintza ugariz gozatzeko abagunea eskainiko da.

“Udalak urtero antolatzen duen ekimen garrantzitsu eta politenetako bat da. Hiru egun izango dira kulturaz, musikaz, antzerkiaz, magiaz, pinturaz, literaturaz eta, nola ez, gure gastronomiaz gozatzeko. Beraz, herritarrak gonbidatzen ditut Gorlizko artea disfrutatzera eta dastatzera, eta gorliztarren gozamenerako bereziki prestatu den jai handi honetan parte hartzera”, adierazi dute antolatzaileek.

Uztailaren 7an hasiko da jaia, 20:00etan, Disko Festa Sounden kalejirarekin. Bertan, Attitude Dantza Eskolak prestatutako koreografia batek Ibarreta Plazatik Elizako Plazara animatuko ditu parte-hartzaileak. Musika gehiago PerroLoco taldeak eskainiko du 20:00etan, Elizako Plazan. Uztailaren 8an, beste gauza askoren artean, ArteGunean eta GastroGunean zuzeneko musikaz gozatzeko aukera izango da. Arratsaldean, magia eta umorea ez dira faltako.
Hirugarren eta azken egunean, uztailaren 9an, Elizako Plazako paella solidarioaz gain, San Pedro Plazan arte tailerrak egingo dira (12:00), Sertutxenan literatura dastaketa bat egingo da (12:30), eta Elizako Plazan bingo musikala (14:30). Arratsaldean, Ibarreta Plazan antzerki emanaldi bat programatu da Mr Fracken eskutik (18:30) eta gero antzerki saio bat izango da Beatriz Larrañagaren Soy la bomba (20:30).

Informazio gehiago Gorlizko Udalak dauka.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button