MUSIKA

“Zuzen-zuzenean” aretoen zirkuituak 53 kontzertu ondu ditu

Bermeoko Kafe Antzokia, Bilbaina Jazz Club, Bilboko Kafe Antzokia, Doka (Donostia), Espaloia Kafe Antzokia (Elgeta), Helldorado (Gasteiz), Jimmy Jazz (Vitoria-Gasteiz), Ondarroako Kafe Antzokia, Plateruena (Durango), Totem (Atarrabia), San Agustin Kulturgunea eta Cotton Club (Bilbo) aretoek osatzen dute Zuzen-zuzenean zirkuitua.

Bere laugarren edizioan, zirkuituak 200.000 euro jaso ditu Eusko Jaurlaritzako Kultura Sailaren eskutik, 106tik gora taldek egingo dituzte 53 kontzertuak egiteko. Diru horrekin, gainera, bestelako jarduerak ere egingo dituzte, hala nola, artista eta sektoreko profesionalen hitzaldi musikatuak, jam-sessionak edo musikarekin ondutako liburu berrien aurkezpenak.

Hala, hasi berri dugun ikasturtean honako talde hauen kontzertuak ikusi ahalko dira aipaturiko aretoetan, besteak beste: Hesian, Egurre, El Columpio Asesino, Soziedad Alkoholika, Su Ta Gar. Childrain, Jon Robles, Pablo Marín Stet, Moog Indigo Trío, Sosegua, Barricada, Zea Mays Eta Moby Dick.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button