IKUS-ENTZUN

"What about Columbus" film luzearen Euskal Herriko errodajea burutu berri dute

Lander Camarero gidoilari eta zuzendari bilbotarrak What about Columbus izeneko ikus-entzunezko proiektuaren Euskadiko zatia grabatu du Donostian. Aipatutako lanak KREA Adierazpen Garaikidearen beka jaso zuen 2008an.

What about Columbus gure planetan ematen diren ezberdintasun narratiboak aztertu nahi dituen ikus-entzunezko proiektua da. Horretarako, erabat desberdinak diren hiru zibilizazioetako hiru filmazio-taldek Saint-Exupéry-ren Printze txikia liburu ezagunaren kapitulu bat zinemara eramango dute. Honen emaitza; hiru laburmetrai eta hiru bertsio ezberdin.

Aldi berean, dokumental batek bertsio bakoitzaren prozesu guztia jasoko du, hauen artean ematen diren ezberdintasun narratiboetan eta hauen zergatietan oinarrituz. Halaber, Camarerok eta bere lan-taldeak ekoizle lanak egingo dituzte hiru bertsio hauetan. Honi esker, talde bakoitzak askatasun osoz grabatuko du bere lana, gidoitik hasita laburmetraiaren muntaiaraino. Honela, konparazio narratiboari emango zaio garrantzia dokumental honetan.

Film luzea Zinemastea v.2n estreinatuko da, KREAk antolatu ohi duen eta 2011ko otsaileko azken astean Gasteizen egingo den ikus-entzunezkoen hitzorduan.

What about Columbus lanaren trailerra hemen duzu ikusgai.

KREAk bidalita

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button