MUSIKA

Hatortxu Rock jaialdiak behin betiko kartela osatu du

Uztailaren 27tik 30era bitarte, Lakuntzan egingo den Hatortxu Rock jaialdian parte hartuko duten taldeen behin betiko zerrenda zabaldu dute ekitaldiaren antolatzaileek. Aurtengoa 20. edizioa izango da.

Guztira 84 taldek parte hartuko dute, eta hauexek dira zerrendara gehitu diren azken izenak: Governors, Esne Beltza, Berri Txarrak, Betagarri & Xavi Sarrià i Miquel Gironès, Jo & Swiss Knife, Arkada Social, Vendetta, Josetxu Piperrak & The Riber Rock Band, Doctor Deseo, Sara Hebe, El Corazon del Sapo, Bultz, Itaca Band, Willis Drummond, Sorkun, Anari, Skontra, Ken Zazpi, Gatillazo, Su ta Gar, Zartako-K, Enkore, Dj Reimy, El Sonido de la Metralla, Reviverb Live, Trikidantz, Mafalda, Gatibu, Gozategi, Liher, Porrotx, Porco Bravo, Juantxo Skalari & La Rude Band y Dremen.

Euskal presoen aldeko jaialdian, gainera, hainbat talderen itzulera ikusi ahalko da. Hauexek dira Hatortxu Rocken jotzeko espresuki bueltatu diren artista batzuk: Kerobia, Ekon, Bizardunak, Inadaptats, Ehun Kilo, Des-Kontrol edo El Corazón del Sapo hardcore talde aragoar mitikoa.

Horretaz gainera, ikuskizun bereziak ere izango dira; esaterako, Betagarrik Obrint Pas taldeko Xavi Sarriá eta Miquel Gironés musikariekin egingo duena.

Informazio guztia: hatortxurock.eus.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button