MUSIKA

Sofa taldeak Gasteizko Parral tabernan joko du bihar

Parral tabernak lau kontzertu ondu ditu hil honetan. Lehenengoa, hain justu, bihar egingo da: Zumaia eta Zarauzko musikariek osatutako Sofa taldea, zeinak math-rock melodikoa eta instrumentala jorratzen duen. Hirukoteak II izenburuko lana aurkeztuko du.

Jonbe Martinez (gitarra), Kepa Izeta (baxua) eta Imanol Sesma (bateria) musikariek 2004an eratu zuten Sofa taldea. Hirukote gipuzkoarrak bi diskoa argitaratu ditu, I, 2015ean, eta bihar aurkeztuko duen II, biak ala biak  Bonberenea Ekintzak zigiluarekin plazaratuak. Karlos Osinagarekin Txap teknikaria grabatutako eta nahastutako lana da. Masterizazioaz, berriz, Jonan Ordorika arduratu da.

El Parral tabernan  izango diren gainerako kontzertuak hauexek dira: 16an, Dukkha (Andoain, rock); 23an, Balerdi Balerdi (Iruñea, power pop); eta, azkenik, 30ean, Eraul (Donostia, folk-pop).

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button