MUSIKA

Euskeria Korala eta rock and roll

Gaur, uztailak 5, La Coral de Bilbao Meets Bilbao BBK Live deituriko emanaldi berezia hartuko du Bilboko Campos Antzokiak. Bilbao BBK Live jaialdi erraldoiaren barruan, Bilbao BBK Live Bereziak programan, Euskeria abesbatzak K-Bandarekin batera, jaialdi ezagunetik pasatu diren makina bat talderen kanturik potenteenak interpretatuko ditu.

Festibalean parte hartu duten taldeen kanturik ezagunenak, interesgarrienak eta entzunenak moldatu dituzte abesbatza estiloarekin publikoari eskaintzeko. Hala, Bilboko Euskeriak Koralak, Urko Sangroniz batutapean, Metallica, Pixies, Arcade Fire, Depeche Moderen edota Foals taldeen soinuak eta kantuak interpretatuko ditu, gaur berton Campos Eliseos antzokian eskainiko duten kontzertuan.

Ez da koral honek horrelako ekimen bat egiten duen lehen aldia, hortaz, kalitatea bermaturik egongo da, eta talde handiek egiten duten musika beste modu batean entzuteko parada eskainiko du beste behin, eta hala, Kobetamendin bizi ohi den musika-giroa hirira etorriko da programa berezi honen bidez.

Campos Antzokia: http://www.teatrocampos.com/?lang=eu

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button