IKUS-ENTZUN

“ZinemaldiaCat” jaialdiko irabazleak

Aste osoan ZinemaldiaCat jaialdia egin da Katalunian. Atzo bertan Urrezko Txapelak sariak banatu zituzten.

Aurton ere luxuzko filmak ikusi ahal izan dira zinemaldi horretan: Rockanrollers (Juanma Bajo Ulloa), Iragan Gunea Berlin (Maider Oleaga), Gutik Zura (Jon Maia eta Mari Jose Barriola), Voces de Papel (Estibaliz Urresola), Pedaló (Juan Palacios), Irrintziaren Oihartzunak (Iratxe Fresneda), Acantilado (Helena Taberna), Igelak (Patxo Telleria), El Ataúd de Cristal (Haritz Zubillaga), Gernika (Koldo Serra), Kalebegiak (Maider Fernandez) eta Kimuak saileko filmak.

ZinemaldiaCat, Kataluniako Euskal Zinema Jaialdiaren hamabigarren edizioan, Toni Vall (kazetaria), Anna Solanas (I+G Stop Motion), Biel Duran (aktorea), Betsy Túrnez (aktorea) eta Dani de la Orden-ek (zuzendaria) osatu dute epaimahaia, eta horiexek honako sariak erabaki dituzte: Patxo Telleriak zuzenduriko Igelak filmak jaialdiko Fikzio Lanik Onenaren Urrezko Txapela jaso du. Dokumental Sailean berriz, Estibaliz Urresolaren Paris. Paperezko Ahotsak izan da garaile. Eta azkenik, Jon Maiaren Gutik Zura lanak jaso du Euskarazko Lanik Onenaren Azkue-Fundazioa Urrezko Txapela.

Filmez gain solasaldiak ere eskaini dira zuzendari, aktore, gidoilari edo ekoizleekin, pelikula emanaldietan, publikoarekin elkarreragina sustatzeko.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button