IKUS-ENTZUN

Zinemagintzaren klasikoak berreskuratzeko, “Euskal Zinemaren Eguna” ekimena

EZAE elkarteak Euskal Zinemaren Eguna antolatu du gure zinemagintzaren klasikoak berreskuratzeko xedez. Azaroaren 14tik 30era bideratuko den ekimenaren barruan, Alex de la Iglesia zuzendari bilbotarraren Acción Mutante proiektatuko da. Sarrerak merkeagoak izango dira gazteak zine-aretoetara joan daitezen errazteko.

Euskal Zinemaren Eguna izeneko egitasmoaren helburuak honakoak dira: ikusle gazteak zinemara erakartzea eta belaunaldi berriei euskal zinemagintzaren ekoizpen ezagunenak pantaila handian aurkeztea. Horretarako, Elkartearen partaide diren bederatzi zine-aretok Acción Mutante filma pantailaratuko dute azaroaren bigarren hamabostaldian.

Proiekzioen datak honakoak dituzue: gaur, azaroaren 14an, abiatuko da Euskal Zinemaren Eguna Getxoko eta Durangoko Zugaza zinemetan. Hurrengo egunean, Zornotzako aretoan ikusi ahalko da, eta hilaren 19an Donostiako Antiguo Berrin. Azaroaren 20an Beasaingo Usurbe Antzokira iritsiko da eta 22an Bilboko Golem aretoetara. Azkenik, hilaren 28an, 29an eta 30an Andoainen, Errenterian eta Zumarragan proiektatuko da.

Euskal Zinemaren Eguna hiru hilerik behin egingo eta, hurrengo edizioetan, Kimuak bildumako film laburrak ere proiektatuko dira film luzeekin batera.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button