IKUS-ENTZUN

Zinema garaikide esperimentala hizpide BIZBAK ikastaroetan

BizBAK (Bizkaia Bilbao Arte eta Kultura) udako ikastaroen barruan estatuko zinema dokumental berria aztertzen ari dira egunotan Bilbon.

Hala, atzotik gaur arte hainbat zinegile pasatzen ari dira Bizkaia Aretotik (Abandoibarrako Paraninfoan), hala nola, Andres Duque, Virginia Garcia del Pino eta ikus-entzunezkoen egile diren Los Hijos eta We are QQ kolektiboak.

Era berean, saio horietan hizlari izango dira Gonzalo de Pedro (zine kritikaria), Josetxo Cerdan (URV- Universitat Rovira i Virgili) irakasleak, eta baita ere Victor Iriarte zinema-zuzendari eta Montevideoko (Uruguai) unibertsitateko irakaslea.

Lan guztien oinarrian diren gaiak eztabaidatzen ari dira (egiantza, errealitatearen errepresentazioa, eszenaratzea, etab.).

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button