MUSIKA

Mursego "Bi (2)" diskoa aurkeztuko du larunbatean Bilbon

Mursegok (Maite Arroitajauregi) Bi (2) bere bigarren diskoko kantu berriak aurkeztuko ditu larunbatean, hilak 15, Bilboko Berreginen Museoan Zaldiak taldearekin batera. Horrez gain, Arrotajauregik beste hiru kontzertu gehiago iragarri ditu. Hala, hilaren 22an Zarauzko Lizardi Aretoan izango Boat Beam taldearekin. Otsailari dagokionez, 18an Donostiako Lugaritz Kultur Etxean izango da eta 25ean Iruñean egingo den Punto de Vista zinema jaialdian parte hartuko du Kataluniako burgesiak 30eko eta 40ko hamarkadetan egindako film laburrei musika jartzen.

Bi (2) lana entzun ostean Mursego jada egitasmo sendoa dela esan daiteke. Kantuak landuta daude, ahotsa beste instrumentu bat bilakatu du eta ondo baino hobeto ikasi modulatzen, erakusten eta ezkutatzen. Txeloak bertan jarraitzen du, musikariaren instrumentu naturala baita, baina ez bakarra, ezta nagusia ere. Mursegoren kantuak jada nortasun propioa dute, eta ez dira txeloan soilik sustengatzen, Maiteren pop unibertsoan eraikitzen baitira.

Bidehutsek bidalita

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button