IKUS-ENTZUN

Zinebiklub ekimena ostegun honetan abiatuko da berriro

Otsailean eta martxoan Euskal Herriko eta Espainiako zinea izango da saio askoren protagonista, baina, horrez gain, aukera izango dugu, baita ere, Latinoamerikako hainbat herrialdetatik etorritako ikus-entzunezko egitarauen aukeraketa bikainaz gozatzeko. Herrialde horien artean daude, besteak beste, Argentina, Mexiko, Kuba edo Txile.
Zinebiren azken edizioan eskaini diren film laburren erakusketan, hainbat motatako (fikziozkoak, marrazki bizidunak eta dokumentalak) 47 filma ematea programatu da.
Beste batzuen artean, Zinebi 2009an saria lortu duten bi film labur azpimarra daitezke: 5 recuerdos, Euskal Zinearen Sari Nagusia eta Johannes, Espainiar Zinearen Sari Nagusia, eta baita Grecia es maravillosa, ¿verdad? film esperimentala, TVEko 2. katearekin izandako elkarlanetik sortutako lan berritzailea.
Zinebiklubeko programazioaren barruan azpimarratu behar den beste izenburu bat La sesión de maquillaje (otsailaren 18an) da. Lan horrek UNICEFek ematen duen saria jaso zuen, Kanbodiako neska gazte batzuen bitartez, pertsonen aurkako minen inguruan eskaintzen duen ikuspegi berezia dela eta.

Zinebiklubek zine alternatibo erakustaldia eskainiko du otsaileko eta martxoko ostegun guztietan, Bilboko Barrainkuako Udaltegian, arratsaldeko 19:30ean. Sarrera doakoa izango da, eta aretoak Dolby soinua izango du.

Ordutegiei eta programazioari buruzko informazio guztia Bilboko Udaleko webgunean bildurik dago.

MBN Comunicacionek bidalita

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button