BERTSOTAN

Gaur hasiko da Bizkaiko Eskolarteko Bertsolari Txapelketa

Gaur hasiko da Bizkaiko Eskolarteko Bertsolari Txapelketa. Ekimen honek hainbat helburu dauzka: ume eta gazteek jendaurrean kantatu ahal izatea, harremanak egitea, euren hurrekoak bertsozaletzea, eta antolakuntza beharretan ardurak hartzen ikastea.

Hala, maiatzaren 20tik 23ra jokatuko dira kanporaketak. Eta lehena, Deustuko Bidarte etxean izango da, 15:00etan. Bertso eskolak: Deustu, Arrigorriaga, Enkarterri eta Uribe Kosta. Hurrengoak, Algortako Kultur etxean (maiatzak 21), Bermeoko Eleizalde ikastolan (maiatzak 22) eta Elorrioko txintxirri ikastolan (maiatzak 23) jokatuko dira. Saio guztiak 15:00etan hasiko dira, eta amaieran, meriendaz gozatzeko aukera egongo da.

Gero, ekainaren 7an jokatuko da finala Gernika-Lumon, Bizkaiko Bertso Eskolen egunarekin batera.

Eskolartekoa ekimen desberdinek osatzen dute: gazteentzako saioak, bertso meriendak, barnetegiak eta topaketak, bertso-eskolen egunak, udalekuak, negulekuak, idatzizko sariketak eta bat-bateko txapelketak.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button