MUSIKA

Old Seed kanadarra Zarauzko Occhi Di Farfallarekin

Old Seed bakarlari kanadarra lau kontzertuko bira egingo du gurean Zarauzko Occhi Di Farfalla bikotearekin; bira hori gaur bertan, martxoak 11, hasiko dute Zarauzko Putzuzulo gaztetxean.

Musikari kanadarra egun Alemanian bizi da; oraintsu, disko berria grabatu du Holandan, laugarrena, talde osoarekin. Egun, bira egiten ari da Europan barrena, eta Scot Kelly eta John Baizley bezalako artista prestigiotsuekin ari da jotzen.

Bilbon, Occhi Di Farfalla taldearekin joko du: Miren Arangurenek (Iruñea, 1981) eta Hodei Estebanek (Zarautz, 1983) eratu dute Occhi Di Farfalla bikotea. Taldeak rock feminista eta akustikoa jorratzen du, eta sei kantuko diskoa argitaratu du.
Taldeak berak adierazi duenez, “Occhi Di Farfalla proiektu akustikoa da. Letra feministak rock doinuz jantzi eta bideaz gozatzeko eginiko ekintza”. Diskoa ere grabatu du bikoteak 2013an, Mikel Kazalisen gidaritzapean, Fidelenea estudioetan.

Asteazkenean, martxoak 12, Getariako Harralden izango dira; 13an, Tolosako Bonberenean; eta, amaitzeko, 14an, Gasteizko Gora tabernan.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button