IKUS-ENTZUN

Zinebik, Bilboko Dokumentalen eta Film Laburren Nazioarteko Jaialdiak izena emateko epea zabaldu du

Azaroaren 8tik 15era ospatuko da aurten Bilboko Dokumentalen eta Film Laburren Nazioarteko Jaialdiaren 61. edizioa, eta dagoeneko zabaldu da bertan parte hartzeko izena emateko epea.

Hala, zuzendari, ekoizle eta banatzaileei deia luzatzen diete, euren animaziozko, fikziozko edota dokumentalezko lanak  aurkeztu ahal izateko. Uztailaren 15a baino lehen eman beharko dute izena.

Ohi bezala, filmak hiru kategoriatan lehia daitezke: fikzioa, dokumentala eta animazioa. Aurten banatuko diren sariei dagokionez, 7.000€ jaialdiko sari nagusian, 6.000 €-na euskal zinemaren eta Espainiako zinemaren sari nagusiei, eta 5.000 €-na, fikziozko, dokumental eta  animaziozko Mikeldi film labur bakoitzari.

Izena emateko, Zinebiren web atarian eskabide orria bete beharko da. Bestelako xehetasunak, zinebi.eus web atarian dituzue.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button