MUSIKA

Gernikako “Lekuek” jaialdia

Gernikako Lekuek jaialdiaren 8. edizioa larunbatean, hilak 13, abiatu eta martxoaren  21era arte luzatuko da: kontzertuak, ikusgarriak, erakusketak eta abar, Astran, Iparragirre aretoan eta Lizeo Antzokian garatuko dira egun horietan guztietan, goizez eta arratsaldez.

Diogun bezala, larunbatean izango de lehen zita Astran 18:00etan, Teksuo eta Knives taldeek egingo duten kontzertuarekin. Asturiasetik, Teksuo taldea, metalcore doinuekin Astra eta entzuleen belarriak astintzera etorriko da. Beraien azken diskoa aurkeztuko dute, 2020an ateratako Endless diskoa. Aurrekoekin Bizkako Knives taldea izango duzue. Beren doinu bortitzek beste kutsu bat emango diote gauari. Gainera, azken diskoa aurkeztera datoz: Collapse azken lana zuzenean entzuteko aukera aparta izango da.
Metal musika momentu oro mantentzeko ardura DJ Welder-en esku egongo da. Hau da egoera ilun eta nahasi honetan negu bukaerarako eskaintzen zaizuen metal dosia.

“Bostgarren denboraldi hau oso gora beheratsua izaten ari den arren, aurrera jarraitzen dugu. Kultura seguruan sinetsi eta kultura maite dugulako. Oraingoan, Gernikako Lekuek jaialdiaren barnean gatoz. Iaz bertan behera geratu zen jaialdiaren data berean. Aurrekoetan bezala, neurri zorrotzez beteriko jaialdia antolatu dugu (aforoa 70 pertsonara mugatuta izango delarik).”

Musika, zinema eta abar izango da programazioaren barruan. Bai eta artea ere. Diziplina horretan Akatsa da bidea izeneko erakusketa aurkeztuko du Ramon Zabalegik, martxoaren 14tik aurrera, Astran. Bertan grabatu, margo, marrazki, collage eta bestelako lanak ikusgai izango dira.

Egunez eguneko programazion guztia hemen kontsultatu ahal duzue.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button