BERTSOTAN

Abian da iparraldeko hiru probintzietako Bertsulari Xapelketa

Xiberoa, Lapurdi eta Baxenabarreko Bertsulari Xapelketa larunbat honetan abiatuko dute Xiberoan. XXX, Xapelketa gaztea, elkarte heldua da aurtengo leloa. Bertsularien Lagunak elkarteak aurten justuki hogeita hamar urte betetzen baititu. Elkartea heldutasunera iritsi da beraz eta, aldi berean, gaztea da txapelketa oraino.

Hiru herrialdeotako txapelketak bigarren edizioa du aurten, lehen aldiz 2008an jokatu baitzen aro modernoan, berria eta gaztea da beraz, eta nagusiki gazteek osatzen dute txapelketa hau, Mixel Aire Xalbador II da adinik gehien duen bertsolaria 66 urterekin baina beste guztiak 30 urtez azpitik dabiltza.

Saioak hala joango dira: Muskildin, irailaren 18an, 20:00etan Posonpesenean. Bertsolariak: Odei Barroso (Urruña), Patxi Iriart (Hiriburu), Bixente Hirigarai (Baigorri), Joanes Etxebarria (Barkoxe)
Ximun Cazaubon (Jatsu), Ramuntxo Christy (Aiherra).
Aiherran, irailaren 25ean, 20:00etan Denen-Etxea aretoan, Miren Artetxe (Hendaia), Xumai Murua (Azkaine), Kristine Txoperena (Hendaia), Gillen Hiribarren (Itxasu), Txomin Elosegi (Hazparne), Mattin Luku (Donibane Garazi) bertsolariekin.
Saran, urriaren 2an, 20:00etan Lurberri aretoan. Bertsolariak Ekhi Erremundegi (Baiona), Mixel Xalbador (Urepel), Eneritz Zabaleta (Baiona), Xan Alkhat (Armendaritze), Maindi Murua (Azkaine) eta Bixente Luku (Donibane Garazi) izango dira.
Finalerdiak Luhuson, urriaren 16an eta Gabadin, urriaren 23an eta
finala Donibane Lohizunen izango da azaroaren 13an, 17:00etan
Pilotalekuan.

Bertsulari Xapelketak bidalita

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button