MUSIKA

Olearso musika jaialdiaren bigarren edizioa egingo dute larunbatean

Maiatzaren 1ean, larunbata, Olearso festibalaren bigarren edizioa burutuko da Hondarribian. Oholtza gainean askotariko taldeak izango dira, rockaren ingurukoak beti ere: Senser, Berri Txarrak, Loquillo, Sexty Sexers, Surfin Kaos eta Estricalla.

Jaialdia 18:30ean hasiko da eta 3:00etan bukatuko da kontzertuei dagokienez. Hala ere, 5:00ak arte gaua girotuko dute hainbat disko jartzaile arituko baitira musika jartzen.

Taldeei dagokionez, Senser talde ingelesak hamaika estilo uztartzen ditu, tartean, metal, hip-hop, rock edo elektronika. Loquillok musikari ezagunak berriz, bere zale fidelek gustuko duten errepertorio zabala eskainiko du. Euskal Herriko rockak, gainera, ordezkaritza bikaina izango du: Berri Txarrak, Sexty Sexers, Surfin Kaos eta Estricalla. Azken horretan, El Corazon del Sapo eta Kuraiako abeslaria zen eta egun Bidasoaldean bizi den Fernandok abesten du. Taldeak hardcore klasikoa jorratzen du. Horren erakusle zuzenekoetan jotzen dituzten bertsioak, tartean, SNFU eta Bad Brains.

Nontzeberri

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button