MUSIKA

“Euskadiko Orkestra Martxan!” ekimeneko azken kontzertua publikoarekin

Covid-19aren pandemiaren ondorioz hainbat hilabetez Euskadiko Orkestra mutu izan da, egoera horretatik ateratzeko Euskadiko Orkestra martxan! izeneko ekimen berria prestatu du taldeak, Robert Treviño zuzendari titularraren gidaritzapean. Proposamen musikal horren baitan, kontzertu batzuk eskainiko ditu orkestrak telebistaren eta sare sozialen bidez gizarteraino heltzeko xedez.

Baina gauzak pixkanaka aldatzen ari dira eta gaur, 18:00etan, azken kontzertuaren grabazioan publikoa presente egon ahalko da Euskadiko Orkestraren Miramongo egoitzan.  Guztira  berrogeita hamar abonatuk izango dute berriz beren orkestra martxan ikusteko aukera. “Keinu honen bidez, Euskadiko Orkestrak bere ohiko jarduera berreskuratzeko bidean beste urrats bat eman du”. Kontzertua jendearen osasuna bermatuko duten segurtasun-neurri zorrotzak betez egingo da.

Kontzertuaren programa Maurice Ravelen bi obra ezagunek osatuko dute: Le tombeau de Couperin eta Ma mère l’oye. Kontzertua ETB2k emango du uztailaren 18an, goizeko 11:00etan, eta ondoren Euskadiko Orkestraren YouTubeko kanalean ere izango da ikusgai. Eta horrela amaituko da konfinamendu pean abiaturiko zortzi kontzertuko denboraldi txiki hori.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button