MUSIKA

Baroness eta Pangea estatubatuarrek Wombat Fest jaialdian joko dute

Rock underground-aren inguruan ardazten den Wombat Fest jaialdia egingo da bihar eta etzi Bilbon. Hala, bihar, Satelite T aretoan, Kaliforniako Pangea eta Eibar eta Ondarroako Norman taldeek joko dute.

Pangea Los Angeles hiriko garage-rock banda da, eta 2015ean, The Phage izenburuko EPa argitaratu zuten. Albistean txertatu dugun bideoan, lan horretan bildutako My Head Is On Too Tight kantuaren bideoklipa ikus dezakezue.

Eibar eta Ondarroako laukotea da Norman, eta bere jarioan askotariko estiloak nahasten dira, betiere, gordin eta energia handiz: abiadura, psikodelia, giro ilunak, erritmo aldaketak, rock-a, hardcorea…

Ostiralean, halaber, Bilboko Kafe Antzokian, Baroness, El Paramo  eta Interlude taldeek joko dute, Wombat Fest jaialdiaren baitan. Kafe Antzokiaren arabera, Baroness talde estatubatuarrak Purple izenburuko lan aurkeztuko du. “Bertan riff eta estribillo distiratsu eta izugarriak topatuko ditugu, baina izen horren atzean bandaren garai iluna ere aurkituko dugu, 2012an izan zuten autobus istripu larri baten ondorioa”. Baroness taldearen aurretik Interlude eta El Paramo arituko dira.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button