BERTSOTAN

Ahoa Bete Hots jardunaldietako lehen saioa

2013ko Ahoa Bete Hots jardunaldiak gaur hasi dira Hitza jolas: ahozko literatura eta jolasa irakaskuntzan gaiarekin. Uztailaren 3an, 4an eta 5ean egingo dira jardunaldiok Mintzola Fundazioaren egoitzan, Villabonan.

Gaurko egunean Juan Kruz Igerabide arituko da Jolas-hitzak: Igarkizunetik iragarkizunera hitzaldiarekin.

Jolasaren hizkuntza eta hizkuntzaren jolasa izango da Jaime Altunak jorratuko duen gaia. Saio honetan gelan egiteko hizkuntza jolasak landuko dituzte. Baita kalean hizkuntzarekin eta hizkuntzaren bidez jolasteko tresna ere. Jolasak sortuko dituzte eta jolasak sortzeko ideiak luzatuko dituzte.

Pello Mari Añorgak Kontaketaren erritmoan: jolasean elkarrekin gaipean abiaraziko du bere hitzaldia.

Gerokoan ere, mahai-ingurua egingo dute hiru partaidek honetaz guztiaz mintzatzeko.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button