MUSIKA

Zeelanda Berriko Orchestra of Spheres bandaren soinu koloretsua, Bilbon

Zeelanda Berriko Orchestra of Spheres taldeak Bilboko Kafe Antzokian joko du gaur, 20:30etik aurrera. Fire diskoetxe ezagunak, laster, Brothers and Sisters of Black Lagoon diskoa argitaratuko du, eta taldeak lan berri horretan jasotako kantuak aurkeztuko ditu gaur.

Orchestra of Spheres taldearen proposamenean askotariko soinuak biltzen dira: “Mundu guztiko soinu eta kulturen hibrido bat da non sarrera duten bai disco, electro, neo psych eta no wave-a nola kuduro, mbalax, koscmiche eta rock progresiboa ere”. Taldekideek eginiko instrumentuak erabiltzen dituzte, eta zuzenean estetika koloretsua erakusten dute.

Wellington hirian eratu zen Orchestra of Spheres, 2009an, eta hauexek dira taldekideak: Baba Rossa (gaileta kaxaz egindako gitarra, sexomouse marimba), E = MC303 (karilloi elektrikoa), Jemi Hemi Mandala (bateria) eta Mos Locoss (teklatua eta gamelana).

“Frederick Street Sound and Light Exploration Society kolektibo artistikoaren hasierako garai zorabiagarrietan bere lehen erreferentzien autoedizioa egin zuten, 2011n Fire Recordsekin sinatu zuten arte”.

Informazio gehiago: kafeantzokia.eus.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button