BERTSOTAN

Ez gara Palestinaz ari

Ander Lizarralde (Oiartzun, 1984) eta Unai Muñoa (Berrobi, 1982) bertsolariak eta Imanol Kamio (Hernani,1959) eta Aitor Atxega (Ondarru, 1968) musikariak emanaldi berri bat aurkeztu zuten atzo: Ez gara Palestinaz ari.

Honela deskribatzen dute emanaldia: “Abilak gara munduaren gaineko irakurketa politiko eta sozialak egiten, bai eta bizilagunak epaitzen ere, baina, erreparatzen al diogu geure barne munduari? Partekatzen al ditugu gure benetako izuak, konplexuak, minak, desioak…?

Ez gara kantariak baina kantatu egiten dugu, ez gara aktoreak baina antzeztu egiten dugu, ez gara gidoilariak baina gidoi bat prestatu dugu… Azken batean, garena erakutsi nahi dugu, entzulearen aurrean biluztuko gara: beldurretik ausardiara, burutik emoziora, gizonkeritik gizonera, ridikulotik umorera…

Ekarpen bat egin nahi diogu plazari bertsoak, pianoak, akordeoiak eta gitarrak lagunduta. Gu bezala sentitu daitekeenaren isipilu izan nahi dugu. Hain ohituak gauden isildutako egiak aitortzeko ahalegina egitera gatoz, gezurrik gabe.”

Lehen emanaldiak honakoak izango dira: Otsailaren 2an, Andoaingo Basteron; martxoaren 1ean, Oiartzungo Udaletxean; apirilaren 19an, Larraulgo Elizan. Beste batzuk badaude baina zehazteke.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button