ESZENA

Familia antzerkia La Fundicion aretoan

El intrépito viaje de un hombre y un pez antzezlanak igeri apur bat egin nahi zuen gizon batena eta aukera berrien bila kristal-ontzitik jauzi egin nahi zuen arrain batena da. Antzinako kontalari ibiltarien ipuinen unibertsoan dena da gertagarri, aurreikusi ezinezko, harrigarri, irrigarri eta batzuetan pixka bat malenkoniatsu. Hogeita lau hatz duten gizakiak, ibili dabiltzan bihotzak, berakatz usaindun misterioak ezkutatzen dituzten ate sekretuak…

Jesus Nietok idatzi eta zuzenduriko obra honek makina bat sari jaso ditu: Epaimahaikoen Aipamen Berezia, F.E.T.E.N 09; Eszenografia Onenari Saria, Fira de Titelles Lleida 2009; Nazioarteko Epaimahikoen Aipamen Berezia, Fira de Titelles Lleida 2009.

Onirika mekanikoa, halaber, Jesus Nietok 2006an sortutako konpainia da, objektuari eta pertzepzioari buruzko ikerketa-prozesuekin jarraitzeko, zeintzuk lantzen hasia baitzen aurreko konpainia batzuetan, Teatro en el Aire delakoan edota Teatro de los Sentidos delakoan, besteak beste.

La Fundacionek bidalita

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button