MUSIKA

Lüger, Yemen Ra, Thee Brandy Hips, Kokoshca eta erritmo beltzak

Gaur Bilboko Bilborock eta Kafe Antzokia aretoen kontzertu oso interesgarriak hartuko dituzte gaur, bakoitzak bere esparru estilistikoan, baina biak ala biak ez galtzekoak. Nabarmentzekoa da ere Donostiako Le Bukowski tabernan gaur izango den emanaldia: Thee Brandy Hips eta Kokoshca. Lehenengoek, gainera, bigarren lana aurkeztuko dute euren hirian.

Hala, Bilborocken Madrileko Lüger taldeak espazioko rocka zabalduko du, Yemen Ra Donostiako bikote metal zale psikodelikoarekin batera.
Kafe Antzokian berriz, soul, ska, reggae, funk, acid jazz eta bestelako estilo beltzak entzungo dira hiru talde sendoren eskutik: The Pepper Pots (Katalunia), Sweet Vandals (Madrid), eta Cherry Boppers. Hirurak Soul Train Fest lelopean arituko dira.

Lüger madrildarrek bi disko argitaratu dituzte orain arte, azkena Concrete Light. Grabazioan jasotzen diren zazpi kantuetan kraut, psikodelia, eta space-rock ugari entzun daiteke. Zuzenean boskote ikusgarria, sendoa eta hipnotikoa da. Madrildarrekin batera Donostiako Yemen Ra bikotea (gitarra eta bateria) arituko da. Iron Batasuna, Trigger Travis eta bestelako piztietan aritu diren eta oraindik aritzen diren bi musikariok psikodelia, stoner-a eta metala uztartzen dute.

Kafe Antzokian izango den kontzertuan, ordea, erritmo dantzagarriak eta beroak entzungo dira. Hala, Kataluniako The Pepper Pots talde handiak soula, ska, eta reggae uztartzen dituzte. The Sweet Vandal bandak, halaber, funk erritmoak jorratzen ditu. The Cherry Boppers bilbotarrak ere funk esparruan mugitzen dira, baina acid-jazz eta bestelako estilo beltzei muzin egin gabe.

Gipuzkoako hiriburuko kontzertuaren harira, The Brandy Hips pop eta rock zale donostiarrek oraintsu argitaratu duten Raincoat bigarren lana aurkeztuko dute. Halaber, Kokoshca hirukote nafarrak La Fuerza single berria ekarri du besapean.Hirukotea Nafarroak azken boladan eman duen talde onenetarikoa da eta euren eraginen artean Beat Happening AEBetako underground taldea dago. Entzun Kokoshca.

Hortaz, horra gaurko hiru zita musikal erakargarri.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button