MUSIKA

Bilbao BBK Live jaialdiak hamar urte bete ditu

“Hamar urte arrakastatsu”, horrela definitu dute BBK Live jaialdiaren ibilbidea Bilboko Udaleko Garapen Ekonomiko, Merkataritza eta Enplegu Saileko zinegotzi Xabier Otxandianok eta Last Tour Internationaleko zuzendari Alfonso Santiagok, gaur goizean, jaialdiaren X. urteurrena ospatzeko egingo diren ekimenak aurkezteko burututako prentsaurrekoan. Dakikezuenez, jaialdia  uztailaren 9tik 11ra artean izango da.

“Urte hauetan guztietan 400 artista baino gehiago pasatu dira jaialditik eta azken urteetan kartelik interesgarrienak osatu ditugu, nahiz eta hori gaur egun dagoen konpetentziarekin gauza arraz konplexua izan”, adierazi du Alfonso Santiagok.

Hala eta guztiz ere, gaur egun jaialdirik sendotuena da, eta horren lekuko hiru egunetarako bonuak eta larunbaterako sarrerak agortu egin direlako datua dugu.  Eman den beste datu bat da ekimenak duen inpaktu ekonomikoa da; joan den urtean 14 milioi euro gelditu ziren hirian, eta hala erakusten du hoteletako aurtengo okupazioa, gaur egun % 83koa dena. Izan ere, Bilbao BBK Live jaialdiak azkeneko zortzi edizioetan gutxi gorabehera 115 milioi eurotik gorako inpaktu ekonomikoa eragin du hirian

Azkeneko bederatzi urteetan Kobetamendiko jaialdira bertaratu den jendea hirukoiztu egin da; 2006. urtean 43.616 pertsona izan ziren, eta 2014. urtean, berriz, 120.000ra igo da.

Hamargarren urteurrena ospatzeko Bilbao BBK Live jaialdiak kontzertuak eskainiko ditu gaurtik hasita, ekainaren 26an eta 27an eta uztailaren 2an eta 4an, Bilboko hainbat aretotan, zein probintziako beste leku batzuetan. Biznaga, Sonic Trash, Cycle, Bigott, Yellow Big Machine edo Julian Maeso musikariaren eskutik osatu dira kontzertuok.

Bilbao BBK Live, gero eta gutxiago falta da!!!

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button