MUSIKA

Yogurina Borovak maitasun mota anitz bildu du disko berrian

Yogurina Borovak Poliamor (Gor) izenburuko laugarren diskoa plazaratu du, eta bihar, San Balentin egunean, aurkeztuko du Bilboko Power Records disko-dendan, 13:00etan. Grabazio berria maitasunaren inguruan ardazten da. Hori dela eta, otsailaren 14a aukeratu du diskoa.

Borovak ohiko lagunak izan ditu ondoan: Oier Aldekoa musika-aholkulari eta Kiko Alcazar diseinatzailea. Bi kide horiez gainera, diskoan hainbat konpositorek parte hartu dute: Iker Sadaba, Mauro eta Nacho Canot, Kau Kori Kura eta Richard Maltes, besteak beste.

Gor diskoetxearen arabera, “(Poliamor) anitza, koloreduna eta, batez ere, Poliamorduna da”. Yogurinak euskaraz zein gaztelaniaz abestu du laugarren grabazio honetan. “Hizkuntza bakoitzaren ezaugarriak nabarmendu ditu, gai zein erritmoetan”.

2011n argitaratu zuen estreinako diskoa, Carbono Catorce. 2013an, halaber, Bai, Sí, Yes eta 2015an, azkenik, Missex. Disko guztiak Gor zigiluaren markapean kaleratu ditu.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button